Harrera
Gayatri espazioa gure Unibertsoan Zu eta Nire arteko topagunea da.
Hemen aurkituko duzu eskaintzen dizkizudan zerbitzuei eta doako baliabideei buruzko informazioa, bizitza osoago baterantz zu gidatzea helburu dutenak. Maite dut nire lanbidea. Autoezagutza sakona egin nahi duten pertsonei laguntzen diet: haien ahalduntze pertsonala garatzera bideratuta dagoen autoezagutza sakona egin nahi dutenei, hain zuzen ere. Prozesu mota hori egiteak esan nahi du prest egon behar dugula baldintzarik gabeko maitasunez gure buruari begiratzeko, bai eta gure haur-bertsio zauritua sendatzeko ere.
Banaka egin daiteke, Terapia Transpertsonalaren bidez; edo taldeka, Mindfulness Dantza, Eneagrama eta Pranayama eta Meditazio saioen bidez.
Banakako prozesuen osagarri, besteak beste, Bachen Loreak erabil daiteke, esperientzia terapeutikoaren emaitzak indartzen dituen tresna atsegina. Nik dauzkadan teknika guztiak autoezagutza eta lotura espirituala sustatzera bideratuta daude.
Handienaren zerbitzura dudan posizionamenduak beti hartzen du kontuan gure benetako izaera; beraz, abentura zoragarri honetan ni zurekin joatea erabakitzen baduzu, ikusiko duzu nolako garrantzia duen gure dimentsio espirituala begien bistatik ez galtzeak.
Zerbitzuak
Banakako Psikoterapia
Senda itzazu zure buruaren aurre-bertsio zaurituak (haurra, nerabea ...)! Lasta askatu ezazu, ezagutu ezazu zure burua, eta ahaldundu zaitez bizitza osoago bat bizitzeko!
Mindfulness Dantza
Tresna boteretsu honek konexio, askapen eta gozamen sakona esperimentatzeko aukera ematen dizu.
Pranayama eta Meditazio
Garatu ezazu lehen laguntzetako kit bat zure barrua lasaitzeko! Parte hartu ezazu online saioetan zure etxetik eta erraz!
Eneagrama
Tresna liluragarria, autoezagutzaren zerbitzura bideratua!
“Bizitza ospakizuna da.
Ospatzen den horri erreparatzen diozu?
Gure Bloga
Danza mindfulnes tailerra
Danza mindfulnes eta gorputz-joko adierazgarriaren tailerra
Gehiago irakurriBerritasuna
Mikel Lizarralderen eskutik bere irrati-proiektu berrian parte hartzera gonbidatua.
Gehiago irakurriKokapena
Gayatri | Elena Aburuza Etxaniz.
Osasun-psikologo orokorra | Col.GZ02242
Psikoterapeuta transpertsonala